Martin Arruti Rotetak irabazi du aurtengo arraun porra

Erredakzioa 2025ko ira. 24a, 08:00

Martin Arruti Roteta, sariarekin. (Julene Sorarrain)

Ktxo pizzeriak emandako bi lagunentzako otordua irabazi du Orio Gukaren arraun porra irabazita.

Arraun denboraldiarekin lotutako porra egin du beste behin ere Orio Gukak. Orio Arraunketa Elkarteko hiru traineruek, emakumeek zein gizonen bi taldeek Euskotren, Eusko Label eta KAE1 ligen amaierako sailkapenean lortuko zituzten emaitzak asmatu behar zituzten saria eskuratu ahal izateko. Hala, 47 parte hartzailetik lauek asmatu dute Orioko gizonezkoen bi traineruek lehen postua eskuratuko zutela, eta emakumeenak, aldiz, hirugarrena.

Lau hauen artean egin dute zozketa, eta irabazlea Martin Arruti Roteta izan da. Hortaz, berarentzako izan da Ktxo pizzeriak emandako bi lagunentzako otordua. Aste honetan jaso du saria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide