Sekulako festa izan zen igande iluntzean herrian, Orioko gizonezkoen ontziak Kontxako Bandera irabazi ondoren herritarrek haiei egindako harreran. Herria marea hori bihurtu zen, eta momentu hunkigarri asko izan ziren.
Asteartea da gaur, igaro dira ordutik ordu batzuk, baina oraindik biharamunarekin dira zale asko. Biharamun gozoarekin, hori bai. Guka telebista kalera atera da haietako batzuen iritziak jasotzeko.