Gorka Aranberri da Kontxako Bandera gehien lortu dituen patroia

Julene Frantzesena 2025ko ira. 14a, 14:24

Gorka Aranberri Orioko patroia.

Gaurko garaipenarekin, Orioko patroiak hamargarren bandera batu du lorpenen zakura. Zarauztarrak, 90 urteren ostean, Manuel Arrillagak bederatzi Kontxako Banderarekin zuen marka hautsi du. 

Gorka Aranberri da historian Kontxako Bandera gehien irabazi dituen patroia. Orioko lemazainak hamargarren bandera eskuratu du gaur, Orioko nagusitu baita gizonezkoen estropadan, Donostian. Zarauztarrak, 90 urteren ostean, Manuel Arrillagak bederatzi Kontxako Banderarekin zuen marka hautsi du.

2011n lortu zuen lehen aldiz Kontxako Bandera irabaztea Aranberrik. Orduko hartan Urdaibai taldeko patroia zen, eta talde harekin, 2014an, 2015ean eta 2017an ere eskuratu zituen banderak. 2017an Oriora egin zuen jauzi, eta urte hartan berriz lortu zuen bandera preziatua. 2021ean Santurtzirekin irabazi zuen Donostiako estropada, eta hurrengo hiru urteetan, berriz, Urdaibairekin.

Ondorioz, bosgarren urtez jarraian irabazi du Aranberrik Kontxako Bandera, eta bigarrenez, aurten, Oriorekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide