Salatxo aretoa goraino bete da arrantzari buruz eskainitako hitzaldian

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 12a, 10:28

Atzo arratsaldeko mahai inguruko une bat. (Onintza Lete Arrieta)

Zer eta nola arrantzatzen da gure itsasoetan? izenburupean, mahai ingurua egin zuten atzo arratsaldean Orioko kofradiako Jon Mujikak eta Ekaitz Apraizek, eta Bittor Dorronsoro eta Pedro Miguel Uranga patroi izandakoek. Parrilla Festa egitasmoko aurreneko ekitaldia izan da.

Atzo arratsaldean egin zuten Parrilla Festa egitasmoaren barruko aurreneko ekitaldia: hitzaldia Zer eta nola arrantzatzen da gure itsasoetan? izenburupean. Berez Jon Mujika Orioko kofradiako presidenteak eman behar zuen hitzaldia, baina azkenean, mahai inguru formatua hartu zuen, eta Mujikarekin batera aritu ziren hizketan Ekaitz Apraiz kofradiako kidea, eta Bittor Dorronsoro eta Pedro Miguel Uranga, baporeetako patroiak izandakoak biak. 

Hitzaldia 18:00etan hasi zen Salatxo aretoan, eta txiki gelditu zen gunea, goraino bete baitzen.

Hurrengo asteko ostegunean, hilak 18, beste hitzaldi bat eskainiko dute toki eta ordu berean. Bertan, arrandegian erosteko moduez aholkuak emango ditu Carmen arrandegiko OIga Idiakezek.

Salatxo aretoa goraino beteta atzo. (Onintza Lete Arrieta)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide