Arraunlari eta zaleak, Kontxarako prest

Mireia Galarza Bastida

Oso goiz ibili dira oriotarrak gaurkoan ere, eta Gipuzkoako hiriburuan garbi-garbi ikus daiteke dagoeneko marea horia. 

Iritsi da Kontxako Banderako lehen jardunaldia, askorentzat urteko egunik garrantzitsuenetako bat. Arraunlariez gain, goizean goiztik hasi da Gipuzkoako hiriburua arraunzaleekin betetzen, bai arranpla ingurua eta bai Pasealeku Berria ere. 

Ez atzokoa bezala, baina hegohaizeak baldintzatuko du gaurko jardunaldia. Gizonezkoetan Orio eta Getaria ariko dira eskualdeko ordezkari gisa, eta emakumezkoetan, berriz, herriko trainerua eta Zumaiako  irtengo dira uretara. 

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide