Atzo emakumeek bezala, gaur gizonezkoek jokatuko dituzte Kontxako Banderara sailkatzeko erlojuaren kontrako estropadak Donostiako badian, 18:00etan hasita.
Gaur eguerdian egin dute Donostiako udaletxean arratsaldeko saiorako irteera postuen zozketa. 21 traineru ariko dira zazpi posturen bila –Donostiarra automatikoki sailkatuta dagoelako–, tartean eskualdeko laurak, eta honako postuetan aterako dira lehiara: Orio eta Getaria aurreneko txandan izango dira; Orio seigarren aterako da, eta Getaria, berriz, hamargarren. Bigarren txandan ekingo diote Zumaiak eta Zarautzek, hamahirugarren Telmo Deunekoek, eta hemeretzigarren, Enbatakoek.