Herritarren harrera beroa, asteburuko bandera ospatzeko

Mireia Galarza Bastida 2025ko abu. 25a, 10:15

19:30 aldera hasi zen Orioko Txaranga Herriko Plaza girotzen, eta ondoren, arraunlariak eta entrenatzaileak txarangaren atzetik iritsi ziren udaletxera.

Hamabigarren bandera lortu dute Orioko gizonezkoek asteburuan, hain zuzen ere, Ondarroan. 2023an irabazi zuen azkenengo aldiz estropada hori, eta larunbatekoarekin laugarren aldia da herri horretako bandera lortzen duena. Hasiera hasieratik joan ziren lehen postuan, eta horrela amaitu zuten estropada. Zierbena izan zuen atzetik, eta zenbait momentutan gertu ibili bazen ere, mirotzek ez zioten lehen postua besteei usaintzen ere utzi. 

Bandera ospatzeko, alirona egin zuten atzokoan, ohiko legez. 19:30 aldera hasi zen Orioko Txaranga Herriko Plaza girotzen, eta ondoren, beti bezala, kalean gora jarraitu zuen, kalejira hasi aurretik. Arraunlariak eta entrenatzaileak txarangaren atzetik iritsi ziren udaletxe aurrera, eta herritarren txaloak jaso ahala igo ziren udaletxera. Bertan, arraunlari bakoitzak bandera astindu zuen, Aupa Orio! oihukatuz. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide