Ainhoa Etxenikeri (Senpere, Lapurdi, 2004) ezaguna egiten zaio kazetaria elkarrizketa baino lehen egiten ari den prestaketa: lekua bilatu, argazkia atera, galderen orria atera, grabagailua jarri... Bera ere kazetaria da.
Uztaritzen (Lapurdi) egiten du lan, Herria astekarian —Euskal Herriko euskarazko aldizkaririk zaharrena da egun; 81 urte bete ditu aurten—. Bi astean behin argitaratzen da, Baionan. Arratsaldeetan, berriz, arraun egitera joaten da: arraunlaria da Orio arraun elkarteko traineruan.
Dedikazio handiko lana eta kirola hautatu ditu Etxenikek: "Bietan aritu behar dut serio, bietan dut ardura handia, eta ezinbestekoak zaizkit zuzentasuna eta zorroztasuna; eta nork bere lana egin behar du, bi tokietan". Herria astekarian ez dute zalantzan jartzen Etxenikek bere lana egingo duela, eta Orion (Gipuzkoa) ere egunero espero dute hori, ehuneko ehunean: "Ez zait bururatzen lanera ez joatea, nahiz eta gogorik ez izan. Nire lana da, nire eginbeharra; eta arraunean berdin".
Jarraitu erreportajea irakurtzen Berria egunkarian.