Patxi Francesek amaiera eman dio Orioko emakumezkoen entrenatzaile ibilbideari

Aiora Arriola

Patxi Frances OAEko entrenatzailea. (Onintza Lete Arrieta)

Azken lau denboraldietan Euskotren Liga, Kontxako bandera eta lorpen ugari lortu ditu. Aurtengo denboraldia bukatutakoan utziko dio Orioko emakumeen taldea gidatzeari.

Patxi Francesek ez du 2026ko denboraldian Orioko emakumeen senior taldea entrenatuko, lau denboraldi zoragarri egin ondoren.

Orioko emakumeen traineruko entrenatzaile bilakatu zenetik, senior taldekoek lorpen ugari izan dituzte, Euskotren Liga irabaztea eta Kontxako bandera bereganatzea, besteak beste.

Frances, gainera, Orion arraunlari izandakoa da, eta Orioko Arraunketa Elkarteak onena oparo dio aurrerantzean izango dituen kirol proiektuei begira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide