Beste behin, asteburu oparoa izan dute Orio Arraunketa Elkarteko ontziek. Orio Bk asteburuan jokoan zen bandera bakarra etxeratu zuen atzo Erandiotik (Bizkaia), eta gizonezkoen ontzi nagusiak, berriz, Galizian jokatu diren biak, atzo Proba do Caramiñalen, eta gaur, Boiroko uretan.
Horregatik, beste behin arraun zaleek harrera egingo diete Herriko Plazan, eta ohi bezala, Orioko Txarangak joko ditu aliron doinuak. Traineruak Galizian diren arren, harrera gaur bertan izango dela jakinarazi du klubak, herrira iristen direnean. 22:00-22:30 aldera helduko dela kalkulatu dute.