Harrera ederra egin diete herritarrek Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bi ontziei

Aiora Arriola

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bi ontziei ongietorria egin zitzaien atzo, larunbatean Hondarribian eta Ondarroan irabazitako estropadengatik.

Asteburuan jokatutako estropadetan Orioko Arraunketa Elkarteko bi ontziek bandera bana eskuratu dute, eta atzo harrera zoragarria egin zieten herritarrek plazan. San Nikolas ontziak larunbatean Hondarribian jokatutako estropada irabazi zuen, eta, atzokoan, Zierbenaren atzetik bigarren gelditu arren, sailkapenean lehengoa postuan doaz, 116 punturekin. Orioko gizonezkoen bigarren taldeak, berriz, larunbatean Ondarroan izandako estropadan garaipen nabarmena lortu zuen, sailkapenean lehenengo postua mantenduz.

(Argazkiak: Joxeju eta Joxemari Olasagasti)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide