Orioko gizonek zazpigarren bandera eskuratu dute Hondarribian

Julene Sorarrain 2025ko abu. 2a, 20:30

Orio Arraunketa Elkarteko B ontzia, gaur goizean, Ondarroako uretan. (utzitakoa)

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen bi ontziek aise irabazi dituzte Hondarribian eta Ondarroan jokatutako estropadak.  Emakumezkoek, aldiz, zailtasunak izan dituzte gaurkoan, eta bosgarren egin dute Txingudiko Ikurrinan. 

Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen ontzi nagusiak sekulako ikuskizuna eskaini du gaur arratsaldean Hondarribin (Gipuzkoa) jokatutako estropadan. Hain zuzen ere, Hondarribiko 38. Bandera eskuratu dute Iker Zabalaren mutilek, itsaso bizian egindako lan bikainaren ostean. 

Hirugarren txandan uretaratu dira oriotarrak, Donostiarra, Zierbena eta Hondarribiarekin batera. Etxeko ontzia, ordea, hasiera-hasieratik nagusitu da, eta bi minututan hiru segundoko aldea ateratzea lortu dio Zierbenari. 20:19;22 denborarekin, alde handiarekin eskuratu dute bandera. Urdaibaik jarraitu dio atzetik, hamalu segundoko aldearekin.

Hona hemen Hondarribiko 38. Banderako sailkapena:

  1. Orio: 20:19;22.
  2. Urdaibai: 20:33;55.
  3. Donostiarra: 20:47;62.
  4. San Juan: 20:49;83.
  5. Zierbena: 20:50;94.
  6. Hondarribia: 20:56;24.
  7. Getaria: 21:02;13.
  8. Lekittarra: 21:16;76.
  9. Kaiku: 21:23;82.
  10. Ares: 21:25;79.
  11. Ondarroa: 21:43;02.
  12. Cabo: 21:57;68.

Orio B ontziak ere garaipen nabarmena lortu du gaur goizean Ondarroan (Bizkaia) jokatutako estropadan. Ondoarroako XLI. Banderaren atzetik aritu dira etxekoak, eta 21:19;24 denborarekin, aise irabazi dute lehia. Beraien atzetik sailkatu dira Hibaika eta Portugalete, biak hamalau segundoko aldearekin. 

Hortaz, OAEko bigarren ontziak lehenengo postua mantentzen du sailkapen orokorrean, guztira 56 punturekin. 

Zailtasunak emakumezkoentzat

Orioko emakumeek ez dute gizonek bezain zorte ona izan gaurkoan, izan ere, bosgarren egin dute Hondarribin jokatutako 17. Txingudiko Ikurrinan. 

Bigarren txandan lehiatu dira Patxi Francesen neskak, Arraun Lagunak, Tolosaldea eta Hibaikarekin batera. Donostiarrek, ordea, burua hartu dute hasieratik, eta nagusi mantendu dira estropada osoan zehar. 

Tolosaldeak, olatuen indarra aprobetxatuz, Oriori bi segunduko aldea ateratzea lortu du, eta geroztik, etxekoek ez dute egoerari buelta ematea lortu. 11:02;76 denborarekin igaro du meta Arraun Lagunak; atzetik jarraitu diote Tolosaldeak, hamasei segunduko aldearekin, eta Oriok, hogeitamabi segunduko aldearekin. 

Hona hemen 17. Txingudiko Ikurrinako sailkapena:

  1. Arraun Lagunak: 11:02;76.
  2. Tolosaldea: 11:18;90.
  3. Astillero: 11:23;90.
  4. Zumaia: 11:24;92.
  5. Orio: 11:34;06.
  6. Donostiarra: 11:36;60.
  7. Hondarribia: 11:36;70.
  8. Hibaika: 11:40;02.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide