Hondarribian, Lekeition eta Ondarroan ibiliko dira lehian asteburuan Orioko traineruak

Onintza Lete Arrieta 2025ko abu. 1a, 10:00

Oriotarrak estropada batean lehia bizian. (Aitor Arrizabalaga)

Bihar estropada bana jokatuko dituzte Eusko Label, Euskotren eta KAE2 ligetako ontziek. Igandean, berriz, ez du lehiarik izango Orio B ontziak.

Traineru denboraldiak Hondarribian, Lekeition eta Ondarroan egingo du geldialdia asteburu honetan. Bihar Gipuzkoa aldean ibiliko dira Orio Arraunketa Elkarteko bi ontzi nagusiak, Hondarribian baita hitzordua Euskotren eta Eusko Label ligako traineruentzat, 17:25etik aurrera. Orio B ontziak, berriz, Bizkaian izango du asteburuko lehia bakarra, bihar Ondarroan, 12:00etan hasita.

Igandeari dagokionez, goiko ontziek ere Bizkairantz joko dute, Lekeitioko banderak egongo baitira jokoan, 11:25ean hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide