Goiz bakarrean 1.040 bazkidek jaso dute Orio Arraunketa Elkartearen kamiseta

Onintza Lete Arrieta 2025ko uzt. 22a, 15:00

Larunbat goiz osoan zehar gelditu gabe aritu ziren arraun klubeko boluntario eta arduradunak bazkideei elastikoak eman eta eman. Klubak 1.540 bazkide inguru ditu une honetan.

Larunbatean eta igandean arraun festa handia izan zen Orion, bertan jokatu baitzituzten larunbatean KAE2 eta ETE ligetako estropadak, eta igandean Eusko Label eta Euskotrenekoak. Hitzordu horiek aprobetxatuta, Orio Arraunketa Elkarteak (OAE) larunbat goizean banatu zizkien kamisetak bazkideei, eta boluntarioek nahiz arduradunek gelditu gabe jardun zuten elastikoak banatu eta banatu: 1.040 partitu zituzten, guztira, goiz bakarrean.

Klubak emandako datuen arabera, 1.540 bazkide inguru ditu une honetan OAEk, eta hortaz, hirutik bik kamiseta berria estreinatuko zuten ospakizunez betetako asteburu honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide