PORRA

Bihar amaituko da aurtengo arraun porra egiteko epea

Erredakzioa

Herriko hiru talde dabiltza lehian aurtengo arraun denboraldian, emakumezkoak Euskotren ligan eta gizonezkoak Eusko Label eta KAE2 ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetuko dugu porran. Irabazleak bi lagunentzako otordua irabaziko du Ktxo pizzerian.

Aurten ere traineru denboraldiko arraun porra prestatu du Orioguka.eus-ek. Orioko taldeak Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetan ari dira lehian, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetu dugu porran.

Irabazleak sari ederra izango du zain: bi lagunentzako otordua Ktxo pizzerian.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Porra egiteko epea bihar eguerdian, 12:00etan, amaituko da.

Esteka honetan egin daiteke porra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide