Orio Arraunketa Elkarteak, denboraldi hasierarekin batera, bere dendaren ateak zabaldu dizkie herritarrei. Aurtengo lokala Endaia plazan izango da, eta asteburuetan zabalduko dute klubeko kamisetak eta oroigarriak saltzeko.
Ordutegiari dagokionez, ostiraletan 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik; larunbatean, berriz, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute; eta igandetan, aldiz, 10:30etik 13:00etara bisitatu ahalko da.