Merezitako harrera jaso du Orio B taldeak

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 30a, 15:30

Orio B taldeko arraunlariak eta Orioko Txarangakoak, atzo talde argazkian. (Orioko Txaranga)

Asteburuko bi estropadak irabazi ditu KAE2 ligako ontziak, eta hori ospatzeko, alirona izan zen atzo iluntzean Herriko Plazan.

Errenteriako Hiria XII. Ikurrina larunbatean, eta Elantxobeko XXXVII. Traineru Estropada atzo. Asteburuan bi lehia horietako banderak eskuratu ditu Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen B ontziak, eta hori ospatzeko, denboraldiko aurreneko alirona egin zieten atzo herritarrek, Orioko Txarangak lagunduta.

Ohi bezala, banderak astinduz, arraunlariak kalejiran iritsi ziren Herriko Plazara, eta udaletxeko balkoian zintzilikatu zituzten, herritarren txalo artean.

Goiko argazkian, arraunlariak banderekin kalejiran Orioko Txarangaren atzetik. Lerro hauen gainean, udaletxeko balkoian. (Joxemari Olasagasti)

Argazki gehiago, esteka honetan ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide