Asteburuko lanak bikain burutu ditu Orio Arranketa Elkarteko bigarren taldeak; izan ere, jokatutako bi estropadak irabazi ditu, nagusitasunez.
Atzo eskuratu zuen lehen garaipena: Errenteriako Hiria XII. Ikurrina jokatu zuten, eta 20:26,61eko denbora eginda, bandera etxera ekarri zuten oriotarrek. Bigarren eta hirugarren postuan geratu ziren Hibaika (20:35,17) eta Portugalete (21:08:78), hurrenez hurren.
Asteburuko lehen garaipen horren ostean, indartsu ekin diote gaur eguerdiko estropadari. XXXVII. Elantxobeko Traineru Estropada jokatu dute, eta 21:52,53ko denboran amaitu dute estropada. Bigarren helmugaratu da Portugalete (22:20,67), eta hirugarren egin du Hibaikak (22:31,46).