Orioko Aldapa zikloturista elkarteak kronoigoera antolatu du beste urte batez San Pedro egunean. Aldapa elkarteak garai batean Goiko kaleko festetan egiten zen kronoigoera berreskuratu zuen iaz.
9 eta 14 urte bitartekoek Herriko Plazatik Pillikura igo behar izan dute, eta 14 urtetik gorakoek, Herriko Plazatik San Martinera. Arrakasta ikaragarria izan du ekimenak.