PORRA

Hemen da aurtengo arraun porra

Erredakzioa

Herriko hiru talde ibiliko dira lehian aurtengo arraun denboraldian, emakumezkoak Euskotren ligan eta gizonezkoak Eusko Label eta KAE2 ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetuko dugu porran. Irabazleak bi lagunentzako otordua irabaziko du Ktxo pizzerian.

Aurten ere arraun denboraldia hastearekin bat prest du Orioguka.eus-ek arrauneko porra. Orioko taldeak Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligetan lehiatuko dira, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetuko dugu porran.

Irabazleak sari ederra izango du zain: bi lagunentzako otordua Ktxo pizzerian.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!

Porra egiteko azken eguna: uztailaren 14an, eguerdian, 12:00etan.

Esteka honetan egin daiteke porra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide