Inauteriak 2025

Hasi da urteko festa koloretsuena

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 28a, 12:42

Urtero bezala, herriko gazteenek inauguratu dituzte inauteriak, goiz partean kalez kale ibili baitira Orion Zaragueta Herri Eskolakoak nahiz Orioko Herri Ikastolakoak. Arratsaldean, Aiakoen txanda izango da, Lardizabal Herri Eskolakoak 15:00etan bilduko baitira Dema plazan.

Hemen dira inauteriak, eta hori argi utzi dute gaur goizean Orioko bi ikastetxeetako haur eta gaztetxoek, kalez kale ibili baitira urteko jai koloretsuenak iritsi direla ospatuz Zaragueta Herri Eskolako eta Orioko Herri Ikastolako kideak.

Arratsaldean, aiarren txanda izango da: 15:00etan elkartuk dira Dema plazan Lardizabal Herri Eskolako umeak, eta  iluntzean gainerako herritarrak batuko dira festara.

Orion, bihar egingo dute egun osoko festa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide