Aiako Udalak eta herriko hainbat eragilek dagoeneko antolatu dute inauterietako egitaraua. Aurtengo gaia musikaren bilakaera izango dela jakinarazi dute, eta egun osorako ekintzak antolatu dituzte herriko kaleak alaitzeko.
Otsailaren 28an, ostiralarekin, ospatuko dituzte inauteriak eta festari hasiera emateko, Lardizabal eskolako gaztetxoek emanaldia eskainiko dute Dema plazan, 15:00etan hasita. Ondoren, txokolate jana izango da herriko frontoian, musikaz girotua, Guraso Elkartearen eskutik. 19:00etan, kuadrillen topaketa egingo dute plazan, eta jarraian ikuskizun bat eskainiko dute. Ikuskizunaren ostean, pintxo pote girotua izango da herrian, DJ Track-a-ren eskutik.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte "taldeka, bikoteka edo bakarka mozorrotzera" eta festan parte hartzera.