Albistegia

Hasi dira Eusko Gudari kaleko 38. zenbakiko eraikina eraisten

Onintza Lete Arrieta

Obrako arduradunaren esanetan, lanak bihar bertan amaitzea aurreikusten dute. Oraingoz udal pilotalekua ez dute eraitsiko, eta normaltasunez erabili ahal izango da azpiegitura hori.

Orioko Udalak iragarri bezala, aste honetan hasi dira Eusko Gudari kaleko 38. zenbakiko eraikinak eraisten. Atzo eremuan txukunketa lan batzuk egin ondoren, gaur goizean hasi dituzte eraiste lanak, eta obrako arduradunak Gukari azaldu dionez, lanak bihar amaitzea aurreikusten dute.

Gune horretan 24 etxebizitza egingo dituzte, baita udal pilotalekuan ere, hura botata.

Oraingoz, ordea, udal pilotalekua ez dute eraitsiko, eta normaltasunez erabili ahal izango da azpiegitura hori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide