'Errio' dokumentala ikusteko lehen emanaldirako gonbidapenak, ahitzear

Onintza Lete Arrieta 2024ko abe. 17a, 13:10

Nagore Urdapilleta dokumentaleko aurkezlea eta Ibon GaztaƱazpi zuzendaria, erriora jaisteko eskailera batzuetan. (Onintza Lete Arrieta)

Igandean 18:00etan eta 19:30ean emango dute Ibon Gaztañazpik zuzendutako ikus-entzunezkoa Kultur Etxean, eta gonbidapenak eskuragarri daude Turismo Bulegoan. Guztira 200 lagunek ikusi ahal izango dute dokumentala.

Errio dokumentalaren estreinaldian egoterik izan ez zuenak igande honetan, hilak 22, edukiko du ikus-entzunezkoaz gozatzeko aukera, Kultur Etxean bi emanaldi jarraian eskainiko baititu Orioko Udalak. 18:00etan izango da lehen pasea, eta 19:30ean, bigarrena.

Dokumentala ikusteko derrigorra da aurrez gonbidapenak eskuratzea. Horiek Turismo Bulegoan daude. 200 lagunentzako egongo da tokia guztira, ehuna emanaldi bakoitzeko, eta Turismo Bulegoko arduradunak Gukari jakinarazi dionez, jada gonbidapen gutxi gelditzen dira 18:00etarako emanaldirako.

Horiek azken egunera arte egongo dira herritarren eskura, Turismo Bulegoa igandean ere zabalik egongo baita 14:00etara arte.

Orioko itsas ondareari buruzko ikus-entzunezkoa Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak zuzendu du Orioko Udalaren enkarguz, eta Nagore Urdapilleta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak egin ditu aurkezle lanak. Irailaren 27an estreinatu zuten Karela kiroldegian, eta herritarren txalo zaparrada handia jaso zuen lanak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide