Atzo, disko berria aurkezteko prentsaurrekoan, Benito Lerntxundi musikari oriotarrak jakinarazi zuen ez dela gehiago oholtzara igoko; kantagintza utziko duela.
Euskal herritar gehienen iruditerian dago Lertxundi. Bere abestiak ereserkiak dira hainbatentzat. Hogei disko eta dozenaka kanta kaleratu ditu, eta horietako asko eta asko doinu herrikoi bilakatu dira. Baina, zer da Benito oriotarrentzat? Bere zein kantu dute kutunen? Bost herritarren iritziak jaso ditu Gukak.