Aia

Mikel Portularrume 'Paorra' Lapurdiko entrenatzaile berria izango da datorren denboraldian

Julene Sorarrain 2024ko urr. 24a, 11:30

Mikel Portularrume, Lapurdiko entrenatzaile berria.

Aiarrak Jon Salsamendi ordezkatuko du 2025. urteko denboraldian. Helburu nagusia Eusko Label ligara igotzeko play off-etara sailkatzea izango da.

Mikel Portularrume Paorra aiarra izango da Lapurdiko entrenatzaile berria KAE-1 mailan, datorren denboraldian. Portularrumek Jon Salsamendi oriotarra ordezkatuko du.

Paorrak ibilbide luzea du arraunlari gisa, hala nola, Orioko, Zierbenako, Castroko, Urdaibaiko, Portugaleteko edo Santurtziko klubetan lehiatu da. Orain, Lapurdiko traineruaren ardura hartuko du, eta helburu nagusia Eusko Label ligara igotzeko play off-etara sailkatzea izango du. 

Aipatu bezala, Jon Salsamendi ordezkatuko du. Hau, aldiz, Urdaibaira itzuliko da, eta Bou Bizkaiaren ardura hartuko du berriro, izan ere, oriotarrak 2013tik 2016ra bitartean gidatu zuen traineru bizkaitarra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide