Atzo jakinarazi zuen Bermeoko Arraun Elkarteak saren sozialen bitartez 2025. denboraldiko seniorren entrenatzaile berria. Jon Salsamendi oriotarra Urdaibaira itzuliko da, Bou Bizkaia gidatzera. Elkarteak beren bazkide eta zaletuei adierazi dien moduan, "proiektu berri honetan zuen berotasuna sentitzea espero dugu".
Salsamendik lau denboraldiz zuzendu zuen traineru bermeotarra 2013tik 2016ra bitartean, Eusko Label Liga bat (2016) eta Kontxako Banderaren hiru edizio irabazita (2014, 2015 eta 2016). Aurretik, Astilleroko entrenatzailea izan zen, eta Bermeon egon ondoren, Orio entrenatzera igaro zen (2017-2023), Kontxako Bandera eta liga bat irabaziz. Iaz, gainera, Lapurdi zuzendu zuen, KAE-1 mailan. Oriotarrak Xuberoko buru izaten jarraitu behar zuen datorren ikasturteari begira, baina azkenean Urdaibaira itzultzea erabaki du.
Entrenatzaileak Iker Zabala ordezkatuko du Bermeon. Zabalak, aldiz, Orioko gizonezkoen arraun taldea gidatuko du hurrengo hiru denboraldietan.