Asier Larrañegik irabazi du uztaileko aldizkariko 'Non dago Gako?' jokoa

Erredakzioa 2024ko ira. 11a, 11:00

Asier Larrañegi, sariarekin.

Berazadi Berrin bi lagunentzako otordua irabazi du Asier Larrañegi Orio Gukako bazkideak, aldizkariaren uztaileko zenbakian Gako pertsonaia non zegoen asmatu eta gero. 10. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa. Iraileko saria, berriz, Arrospide Onddoak-eko lote bat izango da. Hilaren 20an amaituko da parte hartzeko epea. Animatu eta parte hartu!

Hilero bezala, Gukako bazkideek aukera izan dute Non dago Gako? jokoan parte hartu eta saria irabazteko. Uztaileko aldizkarian 10. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa, eta Asier Larrañegi bazkideak lortu du Berazi Berrin bi lagunentzako otordua.

Iraileko aldizkarian, berriz, Arrospide Onddoak-eko lote bat zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Gako pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita irailaren 20a baino lehen. Bazkidearen izena eta telefono zenbakia zehaztu behar dira mezuan.

Animatu, eta parte hartu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide