Bihar, asteazkena, familia osoak gozatu ahal izango du aire zabaleko zinema saioaz, Momiak filma emango baitute hondartzan. Berez 22:00etan zen hastekoa saioa, baina udalak ordua pixka bat aurreratzea erabaki du haurrentzako egokiagoa delakoan, eta hala, 21:30ean hasiko da filma.
Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin. Ez batak ez besteak ez dute ezkondu nahi; Neferrek askatasuna irrikatzen duelako, eta Thutek ezkontzeari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira: Thutek Neferrekin ezkondu eta faraoiak eman dion errege eraztuna zaindu beharko du.