Maitane Azkuek irabazi du ekaineko aldizkariko 'Non dago Gako?' jokoa

Erredakzioa 2024ko uzt. 23a, 13:00

Maitane Azkue, sariarekin.

Ontza liburu dendako liburu bat irabazi du Maitane Azkue Orio Gukako bazkideak, aldizkariaren ekaineko zenbakian Gako pertsonaia non zegoen asmatu eta gero. 9. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa. Uztaileko saria, berriz, Berazadi Berrin bi lagunentzako otordua izango da. Bihar amaituko da parte hartzeko epea. Animatu eta parte hartu!

Hilero bezala, Gukako bazkideek aukera izan dute Non dago Gako? jokoan parte hartu eta saria irabazteko. Ekaineko aldizkarian 9. orrialdean zegoen ezkutatuta Gukaren iruditxoa, eta Maitane Azkue bazkideak lortu du Ontza liburu dendak eskainitako liburua.

Uztaileko aldizkarian, berriz, Berazadi Berrin bi lagunentzako otordua zozkatuko da parte hartzen duten bazkideen artean. Horretarako, Gako pertsonaia aldizkariko zer orrialdetan dagoen jakinarazi behar da, mezua orio@ukt.eus helbidera bidalita uztailaren 24a, asteazken hau, baino lehen. Bazkidearen izena eta telefono zenbakia zehaztu behar dira mezuan.

Animatu, eta parte hartu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide