Sanpedroetako Gukaren itsaski saskiaren zozketak badu irabazlea

Erredakzioa

Mari Illarramendi, Txanka Mariscos-ek emandako saskiarekin. (Guka)

Txanka Mariscos-en eskutik, itsaskiz betetako saski eder baten zozketan parte hartzeko aukera izan dute herritarrek San Pedro jaietan, eta irabazleak joan den asteburuan jaso du otarra.

Sanpedroetako Gukaren itsaski saskiaren zozketak badu irabazlea: Mari Illarramendi oriotarra. Zozketa irekia izan da herritar guztientzat, baina Illarramendi Orio Gukako bazkidea izan da irabazlea.

Zozketan parte hartzeko epea ekainaren 30ean amaitu zen, eta Illarramendik joan den asteburuan jaso zuen otarra, Txanka Mariscos-en eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide