Albistegia

Uztaileko Orio Guka aldizkariaren bideo aurrerapena

Jabi Gonzalez Toston eta Gorka Eizagirre

Egunotan banatuko dute etxez etxe uztaileko Orio Guka aldizkaria. Bertan Orio Arraunketa Elkarteko Mikel Arostegi gizonezkoen entrenatzaileari eta Maider Etxaniz emakumeen patroiari elkarrizketa egin zaie, eta bideo honetan duzue aurrerapen txiki bat.

Uztaileko Orio Guka aldizkarian kirolak hartu du toki nabarmena: batetik, traineru denboraldia hasi berria den honetan, Orio Arraunketa Elkarteko Mikel Arostegi gizonezkoen entrenatzaileari eta Maider Etxaniz emakumeen patroiari egindako elkarrizketa dakar; bestetik, River Box & Roll boxeo klub berriaz erreportajea osatu da.

Bideoan, elkarrizketaren aurrerapen txiki bat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide