Albistegia

Ikasturte amaierako ikuskizun ederra eskaini dute Danbolin musika eta dantza eskolako dantzariek

Onintza Lete Arrieta

Ostiral arratsaldean, LH2. mailatik gorako dozenaka dantzari gaztek Arraunetxen erakutsi zieten senitartekoei aurten ikasitakoa. Doinu eta pauso tradizionalak gaur egungoarekin nahastuta, emanaldi bikaina osatu zuten Ander Errastiren ikasleek.

Ekaina iristearekin batera herriko haur eta gaztetxoak ari dira ikasturtean ikasitako guztia erakusten gurasoei eta senitartekoei, eta ostiral arratsaldean Danbolin musika eta dantza eskolako dantzariek Arraunetxen eskaini zuten emanaldia.

LH2. mailatik gorako dozenaka haur eta gaztetxo aritu ziren doinu eta pauso tradizionalak gaur egungoekin nahastutako koreografiak osatzen, eta emanaldi bikaina eskaini zuten Ander Errasti irakaslearen gidaritzapean.

Ikuslez bete zen Arraunetxe, eta horiek txaloz josi zituzten dantzarien ahaleginak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide