Balearen Bidearen aurkezpena bideoan

Groka Eizagirre eta Andrea Zipitria 2024ko mai. 15a, 13:00

Atzo, Balearen egunarekin, aurkeztu zuten Zaragueta Herri Eskolan, Balearen Bidea. "Orioko historia aprobetxatuz, duela bi urte, Balearen Jolasa egin genuen, eta orain, Balearen Bidea da jarraipena" azaldu zuen aurkezpenean, Ainhoa Zumetak, Zaragueta Herri Eskolako zuzendariak eta irakasleak. Proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu bideoz.

Zaragueta Herri Eskolako ikasle, irakasle eta familiek, Bizkaiko Golkoan harrapatutako azken balearen kontakizuna ardatz hartuta, Orioko historia bildu dute lau kilometro eta zortzi geldialdiko ibilbidean. Horietan guztietan berariaz prestatutako QR bidez, 13 hizkutzetan entzun ahal izango dira hango azalpenak; euskaraz, gaztelaniaz, galizieraz, katalanez, errusieraz, ukraineraz, woloferaz, frantsesez, errumanieraz, ingelesez, portugesez, urduz eta arabieraz daude.

Atzo, Balearen Eguna aitzaki, egin zuten proiektuaren aurkezpena Zaragueta herri eskolan. Herriko festa handia bost urtetik behin egiten badute ere –"herriari eta Euskal Herri osoari ekarpena" beste modu batera egin nahi izan zioten.  Zaragueta Herri eskolako zuzendari eta irakasle den Ainhoa Zumetak azaldu zituen proiektuaren nondik norakoak. Balearen Bidea, duela bi urte sortu zuten Balearen Jolasaren jarraipena dela azaldu zuen. Xehetasun guztiak azaltzen ditu ondorengo bideoan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide