Euskadiko Batel Txapelketatik ere dominekin itzuli dira oriotarrak

Onintza Lete Arrieta

(Argazkia: Facebookeko Aupa Orio erabiltzailea)

Senior gizonezkoek eta kadete mutilek urrezko dominak lortu dituzte, zilarrezkoa eskuratu dute infantil neskek, eta brontzezkoa, berriz, infantil mutilek.

Atzo sei domina etxeratu zituzten oriotarrek Gipuzkoako Batel Txapelketatik, eta gaur ia-ia beste horrenbeste lortu dute, oraingoan Euskadiko Txapelketan: urrea eskuratu dute senior eta kadete gizonezkoek; zilarra infantil neskek; eta brontzea infantil mutilek.

Bi txapelketak Legution (Araba) jokatu dituzte arraunlariek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide