18:20ean hasiko da Eusko Label ligako azken aurreko jardunaldia gaur Bermeon, eta zuzenean ETB1en ikusteko aukera egongo da, orain arteko estropada guztiak bezalaxe. Hirugarren dira sailkapen nagusian oriotarrak, 138 punturekin, baina aurreneko bi postuak urrun gelditu dira: 154 puntu ditu Santurtzik, eta 152 Hondarribiak. Bi horien artean egongo da lehia ikusgarria gaur.
Etxekoak, berriz, dena ematera aterako dira, beren atzetik puntu gutxiren aldearekin daudelako beste hiru traineru: 137 puntu ditu Bermeok, 135 Zierbenak, eta 131 Donostiarrak.
Ligako azken estropada bihar jokatuko dute Eusko Labeleko taldeek. 11:40an hasiko da norgehiagoka, Portugaleten.