KAE 1 ligan mantentzea lortu du Orioko gizonezkoen bigarren txalupak

Iñigo Gaiton

Asteburuan jokatutako estropaden ostean, bederatzigarren postuan bukatu dute denboraldia B ontziko estropalariek, eta bete dute aurten jarritako helburua.

Orio Arraun Elkarteko gizonezkoen bigarren ontziak bete du denboraldiko helburua: mailari eustea lortuta, datorren urtean ere KAE 1 ligan arituko dira arraunean.

Atzo eta gaur Castron jokatu dituzten estropadetan hamar eta hamaikagarren postuetan sailkatu dira, hurrenez hurren. Aurretik lortuta zituzten puntuei esker, ligako bederatzigarren postuan bukatu dute traineru denboraldia.

KAE 1 ligako emaitzak eta sailkapenak ikusteko, egin klik hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide