TKE Ligako arraunlariek Galiziako azken estropada jokatu dute Boiron, eta Santurtzi izan da garaile. Soterako arraunlariek justu-justu lortu dute garaipena, bigarren txandako Zierbenaren aurretik. Horrela, Santurtzi aurrena da ligan berriro 154 punturekin, eta bi puntuko errenta du Hondarribiarekiko.
Oriori dagokionez, seigarren postuan sailkatu da gaur, eta ligako hirugarren postuari eutsi dio. Salsamendiren arraunlariak hirugarren izan dira Ohorezko txandan, eta aurreko bi taldeekiko tarte handia galduta helmugaratu dira. Oriotarren atzetik Bermeo sartu da.
Sailkapen orokorra:
1. Santurtzi 19:44.85
2. Zierbena 19:45.16
3. Hondarribia 19:51.43
4. Donostiarra 20:04.98
5. Cabo 20:11.98
6. Orio 20:13.29
7. Bermeo 20:22.47
8. Ares 20:24.66
9. Ondarroa 20:33.38
10. Zarautz 20:40.90
11. Kaiku 20:55.04