Laugarren sailkatu da Orio Aresko estropadan

IƱigo Gaiton 2020ko abu. 29a, 20:05

Hondarribiak irabazi du bandera, eta Salsamendiren estropalariak 15 segundora sartu dira helmugan. Ligako laugarren postuan jarraitzen du Oriok.

TKE Ligako estropada jokatu da arratsaldean Aresen, eta Orio AEren lehen trainerua laugarren izan da. Hondarribiak eroso irabazi du bandera, hirugarren txandan Santurtzi, Urdaibai eta Oriori gailenduz.
 
Garaipen honekin, ligako lidertzan jarri da Hondarribia, eta Santurtzi eta biek puntu berak dituzte. Oriok laugarren postuan jarraitzen du, eta zazpi puntura du Zierbena hurrengo sailkatua.

 

Sailkapen orokorra:

1. Hondarribia 19:34:94

2. Santurtzi 19:38:54

3. Urdaibai 19:45:14

4. Orio 19:50:26

5. Donostiarra 19:59:76

6. Cabo 20:16:40

7. Zierbena 20:16:46

8. Ares 20:36:00

9. Ondarroa 20:44:30

10. Zarautz 20:48:62

11. Kaiku 21:14:50

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide