KAE1 Ligako estropadan, Getariak lortu zuen atzo emaitzarik onena Getxon, eta Orio Bk bosgarren amaitu zuen, bere txanda irabazita. Txanda berean aritu zen Zumaia ere, baina Telmo Deunek zortzigarren postuan bukatu zuen estropada. Hala, are gehiago estutu da bi taldeek sailkapen nagusian daukaten lehia. Zumaiak segitzen du zortzigarren postuan, baina Orio parean du ia. (Ikusi denborak KAE1 Ligako webgunean)
KAE Ligako bigarren taldean ari den Zarauzko tripulazioari dagokionez, ez zuten estropadan parte hartzerik izan, bi arraunlarik positibo eman baitute PCR proban. Liga amaitzeko gelditzen diren beste hiru estropadak galduko ditu Zarautzek.
Gaur ere Getxon jokatuko du estropada Orioko bigarren ontziak, 19:00etan hasita.