Itziar Olasagastik ez du ahaztuko gaur hamar urte Erandion gertatutakoa, Orioko emakumezkoen traineruak lehen bandera irabazi baitzuen. Sare sozialetan eman du efemeridearen berri, eta argazkia partekatu du herritarrekin. "Argazki horrek hasiera bat markatzen du. Orain goi mailan gabiltzan arren, hasiera gogorrak izan ziren, eta duela hamar urte irabazitako lehen bandera proiektua martxan jarri eta lehen aletxoa jasotzea bezala izan zen", azaldu dio Olasagastik KARKARAri. Atzera begiratu eta oroitzapen pila ekartzen dizkio gogora argazkiak arraunlariari, "historiaren hasiera izan zen, baina bidean mila ixtoriyo izan ditugu".