Euskotren Liga amaitu zen pasa den asteburuan, baina gizonezkoen traineru txapelketa nagusiak aurrera darrai. Pil-pilean da liga, ezustekoz betetako denboraldia izaten ai baita aurtengoa. Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineru nagusia esaterako, bigarren postuan kokatuta dago sailkapenean, Santurtzirengandik bost puntura, eta asteburu honetan ere bandera irabazteko lehian izatea espero dute zaleek.
Hala, larunbat arratsaldean, Santurtzin izango dute hitzordua Orioko mutilek, 18:00etan hasita. Igande eguerdian, berriz, Sestao eta Portugalete artean jokatuko dute XIX. Sestaoko Udala Bandera, 12:10etik aurrera.