Azken metroetan ihes egin dio Petronor Banderak Orioko emakumezkoen txalupari

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 12a, 12:10

Atzo Donostiako Caixabank estropadan ateratako argazkia. (Aitor Arrizabalaga/ Eusko Label Liga)

Gaurkoan, Donostiarra taldeak irabazi du Petronor Bandera Zierbenan.

Zierbenan jokatu dute gaur Petronor Banderaren laugarren edizioa, eta estropada gazi-gozoa izan da Orioko emakumezkoen txaluparentzat. Izan ere, estropaden hasieran, Txiki ontzia estropadaren buruan jarri bada ere, ziaboga ona hartu du Donostiarrak, eta poparean Oriok ateratzen zion tartea txikitzen joan da. Lehia estua jokatu dute bi taldeek bigarren luzeko azken 600 metroetan, eta azkenean Donostiako taldeak irabazi du bandera.

Orio Arraunketa Elkarteko ordezkari Xabier Sukiak Donostiarra zoriondu nahi izan du Euskal Telebistari egin dizkion adierazpenetan. "Bagenekien Donostiarra aurkari gogorra izango zela, eta gaurko estropadan argi gelditu da lehia estua dagoela emakumezkoen taldeen artean. Gainera, arraun adituek diote gaurko estropada eremua garrantzitsua izan dela ikusteko talde bakoitzaren maila zein den, orain arteko estropadak nahiko gorabeheratsuak izan direlako".

PETRONOR BANDERAREN SAILKAPENA

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide