Hirugarren sailkatu da gizonezkoen talde nagusia Donostiako estropadan

Aiora Larrañaga Solaberrieta

Orioko gizonezkoen trainerua A Coruñako estropadan. (Aitor Arrizabalaga/ Eusko Label Liga)

Haize kolpeei eta itsaso nahasiari aurre egin diete gaur traineruek  Donostian.

Traineruak saltoka eta zipristinka ibili dira gaur Donostian, badia barruan giroa lasai bazegoen ere, Aquariuma pasa dutenean, itsaso nahasia eta haize kolpeak aurkitu baitituzte arraunlariek. Ohorezko txandan aritu da Orioko gizonezkoen traineru nagusia, Donostiarra, Santurtzi eta Urdaibairekin batera, eta lehen luzean indarrak nahiko berdinduta egon badira ere, Donostiarra estropadaren buruan jarri da nabarmen, eta gainontzeko traineruak atzean utzi ditu.

Azkenean, Orioko gizonezkoen ontzia hirugarren sailkatu da ohorezko txandan, eta hirugarrena izan da sailkapen nagusian ere.

DONOSTIAKO ESTROPADAKO SAILKAPEN NAGUSIA

.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide