Orioko emakumezkoen traineruak irabazi du Caixabank bandera Donostian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 11a, 17:54

Orioko emakumezkoen taldea Donostian irabazitako banderarekin. (Joxemari Olasagasti)

Orioko nesken taldeak denboraldiko hirugarren garaipena lortu du Donostian.

Arraun ikuskizun polita eskaini dute gaur Eusko Tren ligako traineruek Donostian. Badia barruan itsasoa lasai bazegoen ere, Aquariuma pasa bezain laster, haizea eta itsaso nahasia topatu dituzte neskek. Lehen luzean, oso parekatuta joan dira Orio, Arraun Lagunak eta Donostiarra, baina balizara gerturtatzen ari ziren heinean, Oriok ihes egin du eta estropadaren buruan jarri da, traineru bateko errenta lortuta. 

Poparean patroitza lan handia egin behar izan dute patroiek, ontziak zuzen mantentzeaz gain, olatuak hartu ahal izateko. Dena dela, Orioko emakumezkoen taldeak errentari eustea lortu du, eta 11:34,15 denbora markatu du Donostian. Bigarren sailkatu da Arraun Lagunak, hirugarren Hondarribia eta Donostiarra laugarrena izan da. Xabier Sukiak ETBn azaldu duenez, "oso gustura" daude emakumezkoek egindako lanarekin. "Xanti Zabaleta harrobiaren aldeko apustua egiten ari da, eta arraunlari gazteei aukera ematen ari zaie. Gaur esaterkao, Amaia Arregik  bere lehen traineru estropada jokatu du".

DONOSTIAKO ESTROPADAKO EMAITZAK

1.- Orio 11:34,12

2.- Donostia Arraun Lagunak 11:38,92

3.- Hondarribia 11:44, 02

4.- Donostiarra 11:45,86

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide