Eusko Jaurlaritzak KAE eta ETE ligak jokatzeko baimena eman du

Karkara 2020ko eka. 7a, 16:15

KAE eta ETE ligak abiatzeko baimena eman du jaurlaritzak, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira. Hain zuzen ere, osasun eta segurtasun baldintzak bete beharko dituzte, arraunlarien joan-etorriak kontrolatu, pilaketak ekidin, eta estropadari lotutako bestelako jarduerarik ezingo da antolatu.

Hamabi estropada jokatuko dituzte KAEko bi ligetako eta ETE ligako taldeek, bost eremutan banatuta. Hasieran Getaria, Pasaia, Castro Urdiales (Kantabria, Espainia), Getxo eta Santanderren (Kantabria, Espainia). Uztailaren 11n hasiko da lehia hiru ligetan, Pasaian, eta abuztuaren 30ean amaitu. 

Getariako, Zumaiako eta Orio B-ko gizonezkoen taldeak KAE 1 ligan lehiatuko dira, Zarauzko bigarren taldea KAE 2 ligan, eta Zumaiako emakumezkoen taldea ETE ligan izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide