Arrauna: 2016-2017

A ontzia prest lehiarako

Karkara 2016ko eka. 17a, 08:20

21 arraunlarik osatzen dute A taldea. Horietatik 20 arraunlariak dira eta 1 patroia, Irakoitz Etxeberria. 

Orioko lehen taldea 21 arraunlarik osatzen dute. Asmoa arraunlarien artean aldaketak egitea da, jardunaldiz jardunaldi tostan mugimendua egotea. Tosta fijoa duen arraunlaririk ez egotea eta, aldaketak eginagatik, ontzia ondo joatea.

21 arraunlari horiek ondorengoak dira: Jon Agirrezabala, Endika Alberdi, Xabier Arregi, Ibon Arruti, Irakoitz Etxeberria, Unai Etxeberria, Josu Indo, Manuel Lasarte, Unai Lizarralde, Iñigo Mujika, Alain Osanbela, Josu Ostolaza, Oier Aizpurua, Martxel Alday, Odei Arrizabalaga, Iñaki Elorza, Joritz Etxeberria, Aritz Etxebeste, Anartz Larrea, Aritz Lizarralde, Xabier Manrique eta Joxean Olaskoaga bera, entrenatzailea.

Zazpi alta, tartean entrenatzailea

Zazpi alta izan ditu aurten Orioko A taldeak. Oier Aizpurua, Martxel Alday, Joritz Etxeberria, Manuel Lasarte, Aritz Lizarralde, Unai Lizarralde eta Joxean Olaskoaga Aizperro. Olaskoaga arraunean aritu da neguko denboraldian, ontzia gertutik ezagutzeko. Eta, orain, lehorretik aginduak ematen izango da. Denboraldia hasterako esan zuen asmoa taldea etxekoekin osatzea zela eta hitza bete du. Harrobiko 4-5 arraunlari igo ditu lehen taldera.

Zazpik utzi dute taldea

Zazpi arraunlari berri etorri dira lehen taldera eta zazpi arraunlarik utzi dute lehen taldea. Utzi dutenen artean daude Urko Redondo, Mikel Azkarate, Andoni Peña, Asier Carballeda, Miguel Angel Millares, Ion Piñeiro eta Iñaki Errasti. Azken hori B taldeko entrenatzaile izatera pasa da. Errastik hartu du bigarren ontzia entrenatzeko ardura.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide