Kontxako Banderako hiru momentu, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Orio arraunean 2025ko ira. 16a, 11:45

Orioko traineruaren eta herritarren arteko 'fusioa', garaipenaren ostean, Donostiako portuan. (Joxemari Olasagasti)

Joxemari Olasagastik Kontxako Banderako hiru momentu berezi jaso ditu irudietan, hala nola Orioko traineruaren helmugaratzea, herritarrek portuko arranplan egindako harrera eta banderaren ematea.

Orio Arraunketa Elkarteak asteburu ahaztezina bizi du, izan ere, klubeko gizonek Kontxako Bandera etxeratu dute aurtengoan. 33. bandera izan da, hain zuzen ere, gizonezkoen traineruarentzat, eta espero zen bezala, alboan izan dituzte jarraitzaile, lagun eta familiarteko guztiak ibilbidean zehar. Donostiako portuan garaipena ospatzetik herriko kaleetan zehar harrera hunkigarria egitera arte, Joxemari Olasagastik pasa den igandeko hiru momentu berezi jaso ditu irudietan. Hona hemen ikusgai momentu horietako argazkiak:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide