Erein argitaletxearen 50. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Iturain

Esti Markez, gitarra joz eta kantuan, atzo, Ereinen urteurren ekitaldian. (Iñaki Iturain)

Anjel Lertxundi orain dela 50 urte, 1976an, euskal literatura sustatzeko argitaletxe bat sortzeko egitasmoa martxan jarri zuen lantaldeko kideetako bat da. Han zen atzo Andu, ospakizunean, Erein argitaletxearen mende erdiko bidean kide izan dituen beste hainbat idazle, itzultzaile, editore, zuzentzaile, ilustratzaile, marrazkilari, laguntzaile, zabaltzaile eta irakurlerekin batera.

Atzo arratsean, azaroak 4, Erein argitaletxeak 50. urteurreneko festa ospatu zuen Donostiako Tabakalerako zinema aretoan. Festa gunea goraino beteta zegoela, 50 urteotako historiaren kontaketa egin zuten. Ereineko zuzendaritzak eta langileek adierazi zutenez, orain arteko urteak nolabaiteko helmuga izan dira –mila idazle inguru dira argitaletxearen bidez libururen bat plazaratu dutenak–; baina, era berean, espero dute aurtengo urteurrena etorkizun oparo baten abiapuntu izatea.

Anjel Lertxundi orain dela 50 urte, 1976an, euskal literatura sustatzeko argitaletxe bat sortzeko egitasmoa martxan jarri zuen lantaldeko kideetako bat da. Han zen atzo Andu, ospakizunean, Erein argitaletxearen mende erdiko bidean kide izan dituen beste hainbat idazle, itzultzaile, editore, zuzentzaile, ilustratzaile, marrazkilari, laguntzaile, zabaltzaile eta irakurlerekin batera.

Erakunde politikoetako ordezkarien esker oneko hitzen jarduna arintzeko eta osatzeko, ospakizunean izan zen, bere gitarrak lagunduta, Esti Markez ere. Bi kantu oparitu zizkigun bertaratu ginenoi. Zubi Muxu izena zuen kantuaren bidez, literatur kutsuko istorio ederra kontatu zigun, kantatuz, abeslari aiarrak.

Aiarraren kantuak goxatzen eta txalotzen aritu zirenen artean ziren Aia-Orio eremuan bizi diren bi idazle ere: Xabier Etxeberria zarauztarra, arreba Aitziberrekin batera, eta neu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide