Orio Arraunketa Elkarteko gizonek omenaldia jaso dute Anoetan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Orio Arraunketa Elkarteko gizonen taldea, Anoetan. (utzitakoa)

Kontxako Banderako irabazleek aitortza jaso zuten atzo iluntzean, Realaren partida hasi aurretik. Bertan izan ziren ere Arraun Lagunak elkarteko emakumeak, Oriokoekin batera, aurten Kontxan irabazitako banderak astintzen. 

Orio Arraunketa Elkarteko gizonek ospakizunekin jarraitzen dute joan den asteburutik. Izan ere, atzo iluntzean aitortza ekitaldia jaso zuten, Arraun Lagunak taldeko emakumeekin batera, Anoeta futbol zelaian. Realak RCD Mallorca taldearen aurka zuen partida hasi aurretik jaso zuten omenaldia, hain zuzen ere, aurtengo Kontxako txapeldunek. 

Hala, bi taldeak bata bestearen atzetik sartu ziren zelaira, futbolarien eta jarraitzeen txaloak jasoz, Kontxako banderak astintzen zituztelarik. 

Argazkia eta bideoa: utzitakoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide